24 de diciembre de 2015

Nos visitó el Olentzero!

Gran sorpresa ayer, cuando olentzero visitó a los más peques del club y repartió un anticipo de sus regalos.




Los niños le despidieron cantandole el olentzero como bien mereció el momento

DE PARTE DE TODOS NOSOTROS GRACIAS OLENTZERO.







21 de diciembre de 2015

Judoa arlo askotan izan daiteke onuragarri

1960ko hamarkadan heldu zen judoa Irunera. Gonzalo Lavadok sortu zuen lehen elkartea, MakiWara, formazioa Donostian jaso ondoren. Lavadoren ikasle izan zen José Enrique Borda, gerriko beltza lortu arte. Judo Club Bidasoa sortu zuen beranduago, eta hogeita hamar urte baino gehiago eman ditu judoa gazte irundarren artean zabaltzen. Terapeuta ere bada,Vega de Eguzkiza kalean dagoen Askatze zentroan. Judoarekin lotutako argazkiz eta oroigarriz josia du kontsulta.



“Ikusten baldin badut gazteek ilusioa dutela, gogor entrenatzeko
eta lehiatzeko gogoa dutela, dena ematen dut”

Zergatik hasi zinen judoan?
Oso txikia nintzela, lau-bost urterekin, osabaren eskutik hasi nintzen. Probatzera eraman ninduen behin, Maki Wara elkartera. Miguel de Anbulodi kalean zegoen orduan, Lapizen. Gonzalo Lavado izan zen nire lehen maisua. Gogoratzen dut, oraindik, nola jarri zidan gerrikoa lehen aldiz. Berak trebatu ninduen judoan, gerriko beltza lortu nuen arte.

70eko hamarkadan hasi zinenean, borroka arteetan aritzea ez zen ohikoa izango Irunen.
Ez pentsa. Orduan, jada, haur asko judoa egitera animatzen ziren, medikuek gomendatuta, arazo psikologikoak edo fisikoak gainditzeko. Kontuan hartu behar da Osasunaren Mundu Erakundeak aitortu izan duela judoaren ahalmena, gorputza eta burua orekatzeko. Maki Waran 200 haur baino gehiago izan ginen momenturen batean. Hori gaur egun pentsaezina da, judoa zabaldu delako, eta beste elkarte asko daudelako.

Ia bizitza osoa eman duzu judoari lotuta. Zer dauka horren erakargarri izateko? 
Judoa egiten hasi nintzenean, jarduera bat gehiago zen, besterik gabe. Baina pixkanaka, ikasten eta sakontzen joan nintzen heinean, gero eta gehiago harrapatu ninduen. Halako batean konturatu nintzen gai nintzela imajinatzen ez nituen gauzak egiteko. Kolpean heldu zitzaidan sentsazio hori, baina oso atsegina izan zen.

Noiz eta zergatik erabaki zenuen zure elkartea sortzea?
1990ean sortu nuen Judo Club Bidasoa, nire bide propioa egin nahi nuelako. Olaketa gimnasioaren instalazioetan hasi ginen. Gaur egun Hirubide Institutuan gaude. Judoaren arlo pedagogikoa, terapeutikoa, teknikoa, lehiaketakoa eta mantenukoa lantzen ditugu. Lau urteko haurrak ditugu gazteenak, eta erretiroa hartutako gizon-emakumeak helduenak. Aspaldi judoan ibilitako jendea bueltatzen da, noizean behin, kirola egiteko eta sasoian egoteko asmoz. Ez dago judoa praktikatzeko gehieneko adinik. Japonian, badago jendea 100 urterekin judoa egiten jarraitzen duena.

Asko hazi da elkartea?
Bilakaera handia izan du, eta maila handiko judokak izan ditugu. Horren seinale, estatu mailako hogei domina baino gehiago lortu ditugula. Igor eta Maitane Herrero lehiatzen dabiltza oraindik, Nahikari Borda nire alaba ere ondo dabil. Beste asko aipatu daitezke: Joana Nicolas, Lorena Dominguez, Unai Olaziregi, Aitor Soler, Koldo Jauregi... Jende askok utzi egiten du, eta ulertzekoa da. Kirol amateurra da, ez gara futbolariak, ezta gutxiago ere.

Estatu mailan lehiatzen aritzeak ahalegin handia eskatzen du?
Bai, bokazioak bakarrik azal dezake hori. Judokak ahalegin handia egiten du, eta entrenatzaileak ere bai. Niri ez zait inoiz kostatu, nire pasioa delako. Nik ikusten baldin badut gazteek ilusioa dutela, gogor entrenatzeko eta lehiatzeko gogoa dutela, dena ematen dut.

Zer ematen dizu haurren judo irakasle izateak?
Hemezortzi urterekin hasi nintzen klaseak ematen, eta oso pozik nago oraindik, ilusio handiarekin. Asko asebetetzen nau. Haurren bilakaera ikustea oso ederra da. Konfiantza ematen diet, eta asko ikasten dute nirekin. Hori bai, tatamitik kanpo lagunak gara, baina barruan ez. Ondo ulertzen dute

diferentzia hori. Zergatik da horren gomendagarria judoa?
Arlo askotan izan daiteke onuragarria. Esaterako, hiperaktiboak diren haurrak lasaitzeko balio du. Lasaiegiak direnak, berriz, piztu egiten ditu. Kontzentrazio arazoak dituzten haurrentzat ere oso gomendagarria da, ikasketa arazoak dituztenentzat, adibidez. Bestalde, autodefentsa moduan lantzen dugu, gaur egun, emakumeei zuzenduta batez ere, indarkeria kasuei aurre egin ahal izateko. Badago jendea judo borrokarik egiten ez duena. Baina kata mugimenduak egiten dituzte, gimnasia modura. Ni, judo irakasle izateaz gainera, terapeuta ere banaiz. Nerbio-sistema zentralean arazoak izan dituen jendeari judo mugimenduak bidaltzen dizkiot, ariketa moduan. Eta hobekuntza ikaragarria nabaritzen dute.

San Martzial Txapelketa ere antolatzen duzue. Lan handia eskatzen du?
Hori ere Gonzalo Lavado maisuak jarri zuen martxan. Beranduago Laujudo elkartea sortu genuen, Irungo lau elkarteren artean, San Martzial txapelketa antolatzeko. Supercopa A mailako lehiaketa da, eta Estatu osoan horrelako hiru besterik ez daude. Bokazioa eta ilusio handia eskatzen ditu. Maila handiko jendea pasa da San Martzialetik, gerora Joko Olinpikoetan dominak lortu dituzten judokak ere bai. Hala ere, maila horretako jendea ekartzea gero eta zailagoa da, dirurik ez dagoelako.





Hernani

El sábado, pudimos ver el gran nivel de Alex, Eric y Lucia, que nos representaron en Hernani







¡Cargados de actividades!

Como parón navideño, realizamos un entrenamiento especial en el paintball de Amorebieta.




Continuamos con una comida que reunió a toda la familia del club y finalmente reparto de diplomas.








Gracias Angel y todos los padres que pasasteis por este club y que seguís manteniendo esas raíces que en su día echasteis. Y ha vosotros, padres de hoy por toda vuestra colaboración e ilusión que hace que todo esto funcione de la manera que lo hace.


Gracias a todos